Hasiera bat

Artea eta diseinua. Euskeraz. 

2017ko uztailaren 1ean martxan jartzen da Zatzaizkit proiektua. Etxetik kanpo urte batzuetan zehar ibili den Beñat Madriden bizi da. Azken urteetan, hazi eta hezi duen bere herriarekiko maitasuna areagotu egin delaz konturatu da. Agian, kanpoan bizitzeak zurea zein ona eta aberatsa denaz ohartarazten zaitu, eta zein polita den hori. 

Diseinu ikasketa ezberdinak burutu ondoren Euskal Herrira bueltatzeko momentua iritsi dela argi ikusi du. Zerbait berria sortzeko gogoa du, eta buruan ideia txiki bat darabil aspaldian. Artea, diseinua, eskulana eta euskera elkartzea, Hernialden. 

Izan ere, bada denbora bat konturatu dela artea edota diseinuan euskararen erabilera gutxitu ote den, edota ez ote den sektore honetako eragileentzat hain erakargarria bihurtu. Euskara ez al da modernoa? Hizkuntza zaharra da bai, baina aldi berean baliteke guztietan moderno eta desberdinena izatea. 

Argi dago proiektu honek ere izan dituela bere gorabeherak, baina denborak bere lekuan jarri du.

Artea eta diseinua euskeraz sortu eta zabaltzea da proiektu honen helburua. Eta aldez aurretik, mila esker urte hauetan zehar hor izan eta hurrengoetan hor izango den Zatzaizkit komunitate guztiari. Gora zuek!