Bidalketak
Bidalketa gastuak finkoak dira eta salneurri hau ez da aldatuko eskatutako produktu kopuru edota pisuaren arabera. Baina, salneurri hau bidalketa burutzen den herrialdearen arabera alda daiteke. Espainiar estatura burututako bidalketak (Balear Uharteak, Ceuta eta Melilla barne) 5€ -ko kostea dute (60€ baina gehiagoko erosketa burutzen bada, bidalketa gastuak doan dira), Europar Komunitateko herrialdeetara burututako bidalketak 13€ -ko kostea izango dute eta gainontzeko herrialdeetara burututako bidalketak 21€ -ko kostea izango dute.
Bidalketa MRW edo CORREOS garraio enpresen bitartez burutzen da, eta bidalketa bakoitzaren arabera egokien den garraio enpresaren aukeraketa burutzen da. Eskariaren entrega era egokian burutu ahal izateko, ezinbestekoa da datuak era egokian sartu eta mugikorreko zenbakia ere helaraztea (garraio enpresak bezeroaren kontaktua izan dezan).
Eskaria jasotzeko denbora tarteak honako hauek dira: Espainiar estatuko eskarietan 3 - 4 lan egunetako tartea eta nazioarteko eskarietan 5 - 9 lan egunetako tartea. Bidalketak astelehena eta ostirala bitartean burutuko dira eta beti ere garraio enpresen berezitasunak kontutan hartu beharko dira.