Itzulketak
Gure helburua eroslea egindako erosketarekin %100 kontent izatea da. Edozein arrazoi dela medio burututako eskariarekin kontent ez bazara gelditzen, hau bueltatzeko aukera duzu eskaria jaso eta 14 egunetako epean. Eskariaren edota bertako produkturen baten itzulketa burutu ahal izateko, mezu bat bidali hola@arrugadostudio.es helbidera, eskariaren zenbakia, itzuli beharreko produktuak eta itzulketaren arrazoiak zehaztuz. Zatzaizkit-ek itzulketa egiteko bi aukera proposatzen ditu. Batetik, itzuli beharreko produktua(k) Donostiako Jalo dendan uztea (Secundino Esnaola 7), eta bestetik, itzulketa Correos bidez burutzea. Bigarren kasu honetan, itzulketa Correos bidez burutu nahi dela zehaztu ondoren, bezeroak posta elektronikoan Correos etxeko itzulketa etiketa jasoko du eta eskaria Correos punturen batean entregatu beharko da. Itzulketa Correos bidez burutzen den kasuan, honek 4€-tako kostua izango du eta hau bezeroak ordaindu beharko du.
Erosleak itzulketa eskubidea izango du itzulitako produktuak baldintza onean aurkitzen diren bitartean eta ez da onartuko garbitutako edota hondatutako produkturik. Itzulketa ezin bada onartu, ahalik eta azkarren zurekin harremanetan jarriko gara posta elektroniko baten bitartez. Burututako eskaria jaso eta bertan eskatu ez duzun produktu bat dagoela konturatuz gero, ahalik eta azkarren mezu bat bidali hola@arrugadostudio.es helbidera, sortutako eragozpenak ahalik eta azkarren argitu ahal izateko. 14 egunetako itzulketa epea igaro eta itzulketa bat burutu nahi izanez gero, mezu bat bidali hola@arrugadostudio.es helbidera, zure egoera eta arrazoia azalduz.
Produkturen bat hondatuta edota egoera txarrean jasoz gero, egoera bakoitza aztertu eta honen gain Zatzaizkit egingo da.
Produktuak jaso eta guztia ondo dagoela ziurtatu ondoren, ordaindutako diru kopurua bueltan itzuliko da erosketa egiteko erabilitako modu berdinaren bidez. Kasu honetan, bidalketa gastuei dagokion kantitatea + itzulketa etiketaren kostea ez dira itzuliko (5€ + 4€).
Adibidez, kamiseta bat erosi duzu (Kamiseta 30€ eta bidalketa 5€ ordaindu dituzu). Neurriarekin ez duzu asmatu eta itzulketa Correos bidez egin nahi duzu, beraz, guk produktua jaso eta ordaindutako diruaren itzulketa burutzean eragiketa hau aplikatuko da: 30€ + 5€ - (5€ + 4€) = 26€.